Iaz bezala, Nafarroa Espainiako Autonomien Arteko B kategoriako Txapelketako Finalerako sailkatu da eta titulua berresteko aukera izango du. Pasa zen asteburuan Bilboko El Fango zelaian jojatutako finalerdietan gorritxoek Asturias irabazi zuten.
18 urte azpikoek Finalerako bidea ireki zuten
Partiduaren hasieratik nafarrek erritmo handia finkatu zuten. Gorritxoek erakutsitako motibazio bikainari esker, 10. minutuan 12-0 irabazten ari ziren eta atsedenaldira iritsi ziren haien aldeko abantaila handiagoa izanda 17/0. Hala ere, Asturias hobeto atera zen aldegeletatik eta Eduardo Blancok haien lehendabiziko entsegua sinatu zuen. Zorionez, Nafarroako Selekzioa garaiz esnatu zen eta baloia jarri zuen aurkariaren lineako markaren atzetik berriro. Asturiarrek ez zuten amorerik eman eta markagailuan hurbildu ziren bi entsegu jarraian lortu ondoren. Hala eta guztiz ere, talde nafarrak egoera kontrolatzen jakin izan zuen eta lau minutu falta zirenean, 27-7ko emaitza finala ezarri zuen Heiko Moralesi sinatutako zigor kolpeari esker.
16 urte azpikoek ere bere joku menperatu zuten
Lehendabiziko minutuak berdintsuak izan arren, 10.ean nafarrek erritmoa handitu zuten lau entsegu jarraian eginez. Efektibitate honi esker 33-5 irabaziz iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran gorritxoak errelaxatu ziren eta asturiarrek egoera aprobetxatu zuten beste entsegu bat lortzeko. Zorionez, Nafarroako Selekzioak iratzargailua entzun zuen eta garaiz esnatu ziren 3 entsegu gehiago egiteko. Azken minutuetan, nahiz eta Asturiasko Selekzioak markagailua apaindu, 50-17ko emaitza finalak nafarren nagusitasuna erakutsi zuen.
Finala Tuteran izango da
Nafarroak titulua berresteko aukera izango du etxean bertan. Aurrean Aragoiko Selekzioa izango du haiek Extremadura irabazi eta gero. Finala martxoaren 10ean Nelson Mandela Estadioan lehiatuko da.
Txapeldunaren tituluarekin batera A Mailara igoera jokoan egongo da.