RUGBY Hace 8 años

Larunbat "loriatsua" emakumezkoen rugby nafarrarentzat

Larunbat "loriatsua" emakumezkoen rugby nafarrarentzat

Argi eta garbi dago emakumezkoen rugby nafarra aurreratze handia protagonizatzen ari dela. Larunbat honetan, hilak 10, eszeptikoek egiaztatzeko aukera izango dute. 

 

La Unica emakumezkoen errugbi senior bigarren taldea estrenatuko da Euskal Ligako Bigarren Fasean 11:15etan. Lehiaketa honetan, Ohorezko B Mailara igotzeko faserako sailkatu ez direnen kontra borrokatuko dute. Alegia, Hernani, Marzola Errioxa, Durango RT, Bilboko Unibertsitarioa, Orkli Ordizia eta Bera Bera taldeen aurka. 

 

Tommy Francesek entrenatzen dituen gazte nafarren lehenengo konpromisoa Bera Bera gipuzkoarraren kontra izango da. 

 

Ohorezko B Mailara Igotzeko Play Off-a

 

La Unica A Rugbi Taldea hasiko da ametsa bilatzen 11:00etatik Escor Gaztediren kontra. Aurreko fasean, nafarrak lehenak izan ziren eta gasteiztarrak, hirugarrenak. 

 

Gogorarazten dugu Euskal Ligako aurreko faseko lehenengo laurek Play Off-a jokatuko dutela, bi itzuliko liga izango dela eta lehenengo sailkatuak beste ligetako hoberenen aurka jokatuko duela igoera lortzeko.


15 urte azpiko Selekzioaren lurralde topaketa

 

Azkenik, 15 urte azpiko kategoriako emakumezkoen Nafarroako Selekzioak Senperera bidaiatuko du Gipuzkoako Selekzioarekin eta beste Iparraldeko taldekin batera emakumezkoen errugbi topaketa batean parte hartzeko.