Euskal Liga
Talde nafarrek bi garaipen eta porrot bat sinatu zuten. La Unicak Kanpanzar 59-7 irabazu zuen, Menditarrak BRT-k hirugarren garraipen kontsekutiboa lortu zuen Atletiko San Sebastianen aurka eta Marzola Rugby Errioxak 38-5 galdu egin zuen Ordizian.
Gauzak horrela, La Unicak jarraitzen du sailkapeneko burua izaten (52 puntu) eta Ordizia bigarren taldeak baino 7 puntu gehiago ditu. Baztan Rugby Taldea oraindik aurre-azkena da (16 puntu) eta Errioxa azkenekoa da 7 punturekin.
Bigarren mailako A multzoan porrot bikoitza izan genuen. Momentuz Iruña Rugby Taldeak hirugarren da 23 punturekin eta La Unica seigarren 13rekin. B Multzoan Funes dugu sailkapeneko azken posizioan 7 punturekin.
Eta emakumezkoen lehiaketan, La Unicak erraz irabazi zuen Bilboko Unibertsitarioa El Fango zelaian (0/96) eta Marzol Rugby Errioxak galdu egin zuen etxetik kanpo Avia Eibarren aurka (17-35). 9 taldeko multzo honetan, peñakideak liderrak dira 45 punturekin, Avia Eibarrek baino 10 gehiago, eta talde errioxarra bosgarren da 25ekin.
Liga Aragoiarra
Nafarroako Erraldoiek Ugatzaren zelaia bisitatu zuen eta iazko ligako txapeldunak, nafarrek defentsan egindako akatsak aprobetxatu zituzten erraz irabazteko 94-14. Jardunaldiko emaitzek erriberakoak sailkapeneko azken tokian uzten dituzte. 7 puntu dauzkate eta garaipen bat gehiorik ez dute lortu oraindik.
Argazkia: Iruña RK