RUGBY Hace 8 años

Joan den asteburuan Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan izan genuen Nafarroako Kirol Jokoetako 2. Jardunaldia 10, 12 eta 14 azpiko kategorietan eta Baztan, Nafarroako Erraldoiak, Iruña eta La Unica taldeetako 200 jokalarik parte hartu zuten. 

 

Kategoria hauekin batera, 8 urteko neska eta mutilek ere aukera izan zuten errugbi klase bat gozatzeko kirol honetako oinarriak ikasten jarraitzeko. Gainera, Gazteizko Gaztedi Rugby Taldearekin harremanetan duten txiki batzuek parte hartu zuten ere bai. 

 

La Unicaren garaipen hirukoitza

 

Guztira 18 taldek parte hartu zuten eta etxekoek hiru kategoriak menperatu zituzten.

 

10 urte azpiko kategoria

 

5 taldek itzuli bateko liga elkarren kontra jokatu zuten partiduak 10 minutukoak izanda. La Unicak eta Baztanek talde bina aurkeztu zituzten eta Iruñak bosgarrena. 

 

Liga lehiatu ondoren, La Unica sailkapeneko burua izan zen partidu guztiak irabazteari esker (12 puntu). Bigarren posizioan Iruña geratu zen (9rekin), Baztan A hirugarren izan zen lortutako 4 punturengatik, aurre-azkena La Baztan B izan zen, eta azkena La Unica B.  

 

12 urte azpiko kategoria

 

5 taldek parte hartu zuten ere bai (La Unicako hiruk eta Iruña eta Baztango taldeetako banak), 1 del Iruña y otro de Baztán). Itzuli bateko liga jokatu zuten baina haien kasuan, partiduak 12 minutukoak izan ziren.

 

La Unica A taldeak eta Iruñak elkarren kontrako duelu polita izan zuten sailkapeneko burua lortzeko. Berriro kategoria honetan peñakideek ez zuten partidurik galdu eta Iruña bigarren pozioarekin konformatu behar izan zen. La Unica C hirugarrena izan zen, laugarrena Baztan eta bosgarrena La Unica B.

 

14 urte azpiko kategoria

 

Talde kopuru handiena izan zen kategoria hau 7 taldek parte hartu baitzuten. Horietariko 4 La Unicakoak eta Iruñak, Baztanek eta Erraldoiek talde bana aurkeztu zuten. Gauzak horrela, bi multzo osatu ziren itzuli bakarreko liga eta ondoren kanporaketak jokatzeko. Lehenengo faseko partiduak 12 minutukoak izan ziren, eta besteak, 15 minutukoak.  

 

Kategoria honetan ere La Unica (B) eta Iruña taldeek elkarren aurkako lehia handiko duelua izan zuten jardunaldia irabazteko. Haien multzoetako liderrak izan ondoren, finala protagonizatu zuten eta peñakideek azken garaipena ere lortu zuten. Baztanek La Unica D irabazi zuen hirugarren eta laugarren posizioak erabakitzeko partidua eta sailkapena bete zen La Unica A bosgarren, La Unica C seigarren eta Nafarroako Erraldoiak zazpigarren izanda.

 

Lekarotzeko eta Iruñeko jardunaldiak ospatu ondoren, lehiaketa bere ekuatorera iritsi da eta hurrengo topaketa apirilaren 15ean Nafarroako Unibertsitako instalazioetan izango da. 8, 10 eta 12 urte azpiko kategorietako lagunak elkartuko dira berriro eta maiatzak 20ko azken jardunaldian soilik 14 urte azpikoek parte hartuko dute Tuterako Nelson Mandela zelaian. 

 

Ondorengo estekaren bitartez argazki galeria ikusi ahalko duzu

http://www.fnrugby.com/foto/88/Segunda-Jornada-JDN-210118

📸 Más imágenes