Fitxa Teknikoa
Data: 2018ko urtarrilaren 14a, igandea
Ordua: 11:30
Zelaia: NUP-eko 1.a - Mutiloa.
Partidua: La Unica RT – Orkli Ordizia
Emaitza: La Unica RT 20 - Orkli Ordizia 0
Kronica:
NUP-ko zelaian 1. itzuliko azken-aurreko jardunaldia lehiatu zen eta bi taldeak saiatu ziren espektakulu polita ematen.
Ordia talde berria denez, Iruñera etorri zen maila handiko partiduengandik ikasten jarraitzeko asmoz. Bestalde, La Unica joku bizia mantentzen eta jokalari berriei minutuak ematen saiatu zen.
Hasieran, bi taldeen akatsek baloia izaterakoan erritmorik gabe utzi zioten partiduari. Minutuak pasa ahala, La Unicak bere tokia aurkitu zuen eta erasotzen hasi zen.
Goierrikoak defentsan gogoz lan egiten zuten arren, plakaketak egiten izandako akatsek kalte handia egin zieten. Egia esan, denboraldi honetan nafarrei ia-ia inork ez dio baloia kendu orain arte, eta ez dugu ikusi jokaldi luzeak lantzen.
Lehenengo zatiaren bukaeran eta bigarerenaren hasieran peñakideak dibertitu ziren, momentu onenak protagonizatu zituzten eta Ordiziak ongi defendatzen zuen arren, etxekoek gainditzen zituzten.
Izan ere, gipuzkoarrak hobeto egon ziren defentsan, erasoan baino. Zoriotxarrez, baloia azkar kentzen zieten talde berria da eta. Hala ere, haien esfortzuak eta ilusioak lagunduko diote kirol honetaz asko gozatzeko.
La Unicak Bilbora bidaiatuko du 1. faseko azken jardunaldia jokatzeko. Bilbo Unibertsitario Rugby talde berriaren aurka lehiatuko dute eta ondoren, liga bi multzotan bananduko da sailkapenaren arabera bigarren fasea hasteko lehiakatzen.
Euskal Ligako 8. Jardunaldia: La Unica RT: 40 puntu