RUGBY Hace 8 años

Jardunaldiko laburpena

Jardunaldiko laburpena

Funes Rugby Taldeak protagonizatu zuen asteburuko albisterik onena Euskal Ligan. Juan Carlos Olearen mutilek denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu zuten etxean multzoko aurkari indartsuenetariko baten aurka. Alegia, Babyauto Zarautz/Beltzak taldearen kontra. Pumek 31-22 irabazi zuten eta nahiz eta 6 puntu izan, Bigarren Mailako B multzoko azkenak izaten jarraitzen dute.

A Multzoan, Iruña RT-k Zornotzako irabazi egin zuen autoritatez (7/40). Bestalde La Única B RT porrot mingarria jaso zuen Uribealdea B-ren kontra (54/0) Ardanzasen. Gauzak horrela, 7 taldeko multzo honetan, Iruña bigarrena (19 puntu) eta La Única bosgarrena da (12 puntu).  

Lehenengo Mailan, La Únicak garaipenaren ildoan eta lehendabiziko postuan mantentzen da jardunaldi honetan Gernika B 22-10 irabazi ondoren. Hala ere, beste bi talde nafarrek jarraitzen dute sailkapeneko zati beroan. Marzola Errioxa galdu egin zuen Escor Gaztedi-ren kontra (30/0) eta BRT/Menditarrak Getxoren aurka (10-24). 

10 aurkariko multzo honetan, errioxarrak azken-aurrekoak dira 6 punturekin eta baztandarrak, azkenak 3 punturekin eta garaipenarik barik. Espero dugu laster iristea.

Emakumezkoen Ligan, Peñakideek ez dute porrota ezagutzen. 6 garaipen 6 partiduetan lortu dituzte 30 puntu izanda. Avia Eibar Rugby sailkapeneko bigarrenak baino 5 gehiago.

 

Beheko kategorietako 2. fasea

 

Kadeteek eta haurrek izan zuten lehiaketako jardunaldi berri bat. Helduagoen kategorian La Única, Errioxa eta Iruña B Multzoan ditugu. Iruñak atsedenaldi izan zuen, Errioxak galdu egin zuen Uribealdearen aurka eta La Única/BRT-k garaipen sufritutako lortu zuen Lekarotzen Gaztediren kontra(13/12).

16 Urte Azpiko kategorian hiru garaipen eta porrot bakarra izan genuen. A Multzoan, Errioxak Getxoren kontra 28-17 irabazi zuen eta Altamiran, La Única 13-7 galdu zuen Ordiziaren aurka.

B Multzoan ordez, garaipen bikoitza izan genuen. BRT/Txingudi 80-10 nagusitu zen Avia Eibarren kontra eta Iruña Rugby Klubak gauza bera egin zuen Bilboko Unibertsitarioaren aurka  (87/0).

 

Aragoiko Liga

 

Erraldoiek kanpoan berreskeratu zuten lehiaketa Unizarren kontra borrokatuz. Arragoiarrek ez zieten aukerarik eman erriberakoei 53-7 irabaziz. 9 taldeko sailkapen honetan, Nafarroako Erraldoiak taldea zortzigarrena da 7 punturekin. 

Atxikita dagoen dokumentuan sailkapen osoak kontsulta daitezke eta ondorengo estekaren bitartez, 18 Urte Azpiko kategoriako La Única_BRT-ren eta Gaztediren arteko partiduko argazkiak ikusiko dituzu.

http://www.fnrugby.com/foto/84/Sub-18-La-Unica_BRT-vs-Gaztedi-RT-161217

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados