Joan den asteburuan Eskolen Arteko 1. Txapelketa izan genuen Pradoviejon (Logroño) non 12, 14 eta 16 Urte Azpiko kategorietako Errioxa Rugby Taldeak, Nafarroako Selekzioak eta Bartzelonak parte hartu zuten. Kirol eta adiskidetasun osoko bi jardunaldi hauetan hurrengo topaketaren oinarriak ezarri ziren.
Larunbateko 4 partiduak
Goiz goizetik ikusi ahal genuen 12 Urte Azpiko kategoriako Errioxaren eta Barçaren arteko partidua, non kataluniarrek 10-60 irabazi zuten. Blaugranek talde oso ongi landuta dute, maila handiko jokalarik osatutakoa, eta haien joku inposatu zuten.
Ondoren, 14 Urte Azpikoen txanda izan zen. Errioxarrek bi talde aurkeztu zituztenez, talde bakoitzak Bartzelonaren aurkako 25 minutuko partidu bat jokatu zuen. Lehenengoan, Errioxako A taldea 24-0 nagusitu zen. Bestalde, bigarrenean kataluniarrek erraz ere irabazi zuten etxekoei plakaketak egitea ahaztu zitzaielako (0/62).
Lehia handiagokoa izan zen larunbateko 16 Urte Azpiko kategoriako azken partidua. Errioxakoek lan ederra egin zuten hainbat ikuspuntutik eta kataluniarrek ezin zuten eten beraien aurkarien abiadura. Etxekoek 50-15 irabazi zuten.
Igandean festa jarraitu zen
Igandean txanda iritsi zitzaiEn 14 eta 16 Urte Azpiko kategorietako Nafarroako SelekzioEi. Egutegian Talde hauen helburuak beranduxeago agertuko direnez, alegia, Euskal Herriko 6 probintzien arteko txapelketa eta Lurraldeko Selekzioen arteko Espainiako B txapelketa,jokalari nafarrek nabaritu zuten entrenamenduen falta. Hala eta guztiz ere, Bartzelonaren aurkako bi partiduak irabazi zituzten egindako esfortzu erraldoiarengatik.
Haur kategorian ere nafarrek emozio handiko partidua irabazi zuten intentsitateagatik ere bai (17-15).
Bestalde, kadete kategorian jokalari nafarrak nagusitu ziren haien teknikarengatik. Nafarroako Selekzioak garaipen erosoa lortu zuen talde bartzelonarraren kontra (29-12) eta entrenatzaile nafarrak aukera izan zuen 28 jokalariei minutuak emateko.
Nafarroako Errugbi Federazioak 16 Urte Azpiko talde polita du eta joku sistema bereganatuz gero, Iruña, La Única eta Errioxa taldekideek osatutako selekzioa indartsuagoa izanen da. Urtarrilaren 14an Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan izanen dute lehenengo partidu ofiziala Kantabriaren aurka.
Topeketa prestatzeko, abenduak 27 entrenamenduak izango dituzte goizez eta arratsaldez Iruñean, eta urtarrilaren 3an arratsaldez Logroñon.