Pasa den asteburuko jardunaldia nahiz eta izoztua izan Senior kategoriako 4 partidu eta 16 Urte Azpiko bat lehiatuak izan ziren.
Lehenengo Mailan, La Única RT-ren eta BRT Menditarrak-en arteko derbia izan genuen eta etxekoek garaipena lortu zuten 22-0 irabaziz. Marzola Errioxak Bilbora bidaiatu zuen eta 20-39 galdu zuen Bilboko Unibertsitarioaren aurka. Gauzak horrela, Ordiziak Getxo B-ren kontra galdu zuenez, La Únicak sailkapeneko burua berreskuratu du gipuzkoarrek baino 4 puntu gehiago izanda. Marzona azken-aurreko a da 6 punturekin eta BRT Menditarrak azkena 3 puntu izanda.
Bigarren A Mailan, Iruña Rugby Klubak deskantsatu zuen eta La Única B taldeak galdu egin zuen Hernaniren aurka (12/41). Azken jardunaldiko emaitzek Iruña 3. posizioan (14 puntu) eta La Única 4.ean (12 puntu) uzten dituzte.
B taldean, Funes Rugbyk porrota jaso zuen kanpoan Bilboko Unibertsitario B taldearen kontra (31-19) eta puntu barik, sailkapeneko azkena izaten jarraitzen du.
Azkenik 16 Urte Azpiko kategorian Txingudi BRT-k Elorrio 17/35 irabazi zuen lehiaketako bigarren faseko 1. partiduan.
Emaitza eta sailkapen guztiak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.