RUGBY Hace 8 años

Emakumezko La Única RT bakarkako liderra

Emakumezko La Única RT bakarkako liderra

Garrantzi handiko jardunaldi gure taldearentzat Gamarran beti sufritu izan zutelako eta asteburu honetako lortutako garaipenak sailkapeneko posturik altuenean mantentzen baititu.

Kuriositatez, Gaztedi arabar taldeak lehendabiziko eta azken entseguak egin zituen. Hala ere, jasotako lehenengo kolpe honek neska nafarrak espabilatu zituen eta azkar berdindu zuten ongi lotutako jokaldi bati esker. Handik aurrera partidu polita izan zen, defentsa eta lehia handikoa, alegia. Gauzak horrela, nahiz eta Gaztedi baloiaren jabea izan, nafarrek eraginkortasun handiagoa izan zuten atsedenaldian 5-22 izanda markagailuan.

Bigarren zatia, erritmo baxuagokoa izan zen, bi taldeek baloi asko galdu zituzten eta minutuak pasa, nekeak eragin handia izan zuen jokoan zigor kolpe gehiegi eraginez. Hala ere, nafarrek jarraitu zuten entseguak egiten eta aukera izan zuten aulkia mugitzeko minutu gutxiago izan dituzten neskek entitaten handiko aurkariaren kontra parte hartzeko. Azkenik, intentsitate eta borroka handiko partidua izan zen Gaztedik azken segundura arte landutako lehiarengatik.

 

Hurrengo jardunaldian La Únicak etxean Durango RT-ren aurka jokatuko du baina abenduaren 16an izango da lurralde selekzioen partidengatik. Gauzak horrela, 2017ko azken partidua izango da.

 

Jardunaldi honetako patiduaren zenbakiak kontsulta daitezke atxikita dagoen fitxan.


📄 Documentos relacionados