Azaroaren 1ean Lekarotzeko instalazioetan Nafarroako Kirol Jokoetako lehengo jardunaldiak 200 kirolari bildu zituen 8 Urte Azpiko, 10 Urte Azpiko, 12 Urte Azpiko kategorietan. Baztan RT Menditarrak, La Única RT, Iruña RT eta Gigantes de Navarra Rugby taldeetako kideek errugbitaz gozatu zuten elkarrekin.
Helduen hiru kategorietako neskek eta mutilek lehiaketa ireki zuten, eta txikienek jokuaren oinarriak ikasten jarraitu zuten klinik baten bitartez.
10 Urte Azpiko Kategoria
Lau taldek "lehiaketa" osatu zuten: La Única (2 talde aurkezten), Iruña RT eta Baztan. Itzuli bakarreko liga egin zuten eta jokalariek 15 minutuko partiduak aurpegiratu zituzten, "duelu" bakoitzak zelai-aldaketa izanda. Iruña Rugby Taldeak garaipena lortu zuen iruindarrek partidu guztiak irabazi baitzituzten. Baztan RT bigarrena izan zen, La Única B hirugarrena eta La Única laugarrena.
12 Urte Azpiko Kategoria
La Únicak hiru talde izan zituen kategoria honetan. Baztan eta Iruña taldeekin batera buelta bateko liga ere jokatu zuten baina haien kasuan 12 mintuko zelai-aldaketarik gabeko partidak izan ziren. Peñakoak nagusitu ziren kategoria honetan. Baztan Rugby Taldekideek bigarren postua lortu zuten, La Única C taldeak hirugarrena, La Única B taldeak laugarrena eta Iruñak bosgarrena.
14 Urte Azpiko Kategoria
8 talde izan zirenez, bi multzo osatu ziren lehiaketa hobeto garatzeko asmoz. Kategoria honetako kirolariek itzuli bakarreko liga jokatu zuten partiduak 12 minutukoak izanda. Ondoren, 15 minutuko finalak izan zituzten.
La Únicak, Iruñak eta Gigantes de Navarrak A Multzoa osatu zuten eta Tuterako beste taldeak, peñako beste bik eta Baztan RT-k B Multzoa.
Lehenengo faseko partida guztiak jokatu ondoren, bi talde tuterarrek "egurrezko goilarekin" ez geratzeko "borrokatu" zuten, La Única D eta La Única C taldeek 5. eta 6. posiziorako, La Única A eta La Única B taldeek 3. eta 4.erako eta Iruña Rugby Taldeak eta Baztan Rugby Taldeak finala protagonizatu zuten.
Azkenik, garaipen nagusiena etxean geratu zen Baztanek Iruña 5-3 irabazi baitzuen. Urtarrilaren 20an NUP-eko instalazioetan gozatuko dugu Nafarroako Kirol Jokoetako hurrengo kapituluaz.