Nafar taldeek albiste onak eta txarrak protagonizatu diztuzte Euskal eta Aragoiko ligetako jardunaldi honetan.
Gizonezko Lehenengo Mailan, La Unica Rugby Taldeak ez da ateratzen garaipenaren bidetik baina Marzola Errioxak eta Menditarrak BRT-k ez dakite irabaztea zer den oraindik. 10 taldeko sailkapen honetan, peñakoak laugarrenak dira (14 puntu). Getxok bigarren eta Atletico San Sebastianek hirugarren posizioan puntu berdinak dituzte. Garabi Goierri Ordizia liderra da eta puntu bat gehiago du.
Behetik, Marzola Errioxa zortzigarren eta Menditarrak BRT azken posizioetan daude. Haien irregulartasunak kalte handia egiten die baina espero dugu laster gainditzea eta sailkapeneko postu epelagoetara iristea.
Zernbait antzekoa gertatzen da Emakumezko Euskal Ligan non jokatutako hiru partideetan Peñekideek hiru garaipen lortu dituzte. Soikik Escor Gaztedik jarraitzen du nafarren erritmoa.
Jardunaldi honetan justu Marzola Errioxak sufritu du talde gazteiztarra. Horregatik bostgarren tokian daude Bera Beraren aurka lortutako 5 puntuengatik.
2. Mailako ere soilik La Unica B taldeak irabazi egin du. Laugarrenak dira 1. talde honetan eta Iruña Rugby Taldea ordez, azkenak, garaipena gozatu gabe.
B taldean, Funesek ez du zorterik izan eta atzena da garaipenik gabe.
Beheko kategoriak
Gure gazteak jarraitzen dute urteroko formakuntzarekin, baina helduek bezala, ligaren hasiera irregularra protagonizatu dute. Dena den, Mazorla Errioxa Rugby Taldearen papera azpimarratzekoa da 16 Urtez Azpiko Kategorian jokatutako hiru partideetan galdu ez dutelako eta liderrak dira.
Aragoiko Liga
Nafarroako Erraldoiak Errugby Taldeak iazko txapeldunaren indarra sufritu zuen jardunaldi honetan. Nahiz eta hainbat fasetan Ugatz Rugby Taldeari borroka eman, hueskatarrak nagusitu ziren. Erriberakoek ez dute puntuen laukia estreinatu. Hala ere, egindako lan onak aurreratzeko esperantza ematen die.
Emaitza eta sailkapen guztiak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.