La Unica Rugby Taldeak Bizkaiara bidaiatu zuen 3. jardunaldi honetan maila hobetzen ari den talde baten kontra borrokatzeko.
Erdiko saketik La Unica Rugby Taldeko neskek baloia izan zuten eta argi utzi zuten partida nolakoa izango zen. Nahiz eta edukitze handia eta landutako jokaldiak protagonizatu, kostatu zitzaien metroak aurreratzea. Erritmo baxua komeni zitzaien etxekoei, eroso zeuden eta haien defentsak nafarren erasoak kontrolatzen zituen.
Peñakide aurrelarien lana handia izan zen. Hala ere, erditik saiatu ziren sartzen alferrik. Badirudi gureek jokaldiari kontinuitate ematen ikasi dutela, baina orain mantendu eta babestu behar dute baloia beharrezkoa denenan errugbian edukitzea oso garrantzitsua baita.
Hiru laurdeneko lerroak ez zuen beste partidetako zorterik izan eta Gerninak berdintasuna mantentzen jakin izan zuen. Hala eta guztiz ere, hegalen habilidadeari esker, La Unicak entsaiuak lortzen zituen markagailuan ihes egiteko. Defentsa lanaren ikuspuntutik, lehenengo zatian nafarrek bi jokaldi arriskutsu izan zituen gehiorik ez.
Gernika oso ongi atera zen bigarren zatian, baina, behin baloia berreskuratuta, nafarrek lehenengo zatiko gidoia errepikatu zuten. Azkenik, La Unicak bukatu zuen alineazioan probak egiten jokalari berriek konfidantza lortzeko ez ohiko postutan.
Hurrengo jardunaldia etxean izango dute Bera-Bera donostiarraren aurka. Urriaren 28an (igandean) Nafarroako Unibertsitate Publikoan 11:30ean izango da.
Partidaren fitxa teknikoa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.