RUGBY Hace 8 años

Maitane Salinas estreinatu da Frantziako Top 8an

Maitane Salinas estreinatu da Frantziako Top 8an

La Única Rugby Taldetik Frantziako elitera. Polita bezain zaila. Horrelakoa izan da Maiteren bidaia. Asteburu honetan estreinatu da Baionako ASB Neskak taldearekin Montpellierren kontra.

Hirugarren lerroko nafarrak estreinatu zen 30. minutuan lehia handiko partidu batean. Borroka handia egin arren, Baionakoek 10-19 galdu zuten.

Saioa Jaurenak ASB Neskak taldeko beste jokalari nafarrak ezin izan zuen parte hartu lesio batengatik.

Top 8 frantziarra herriko mailarik altuena da eta urtero bilakaera handiagoa izaten ari du. Gauzak horrela eta Jean Michel González talonador mitikoa beraien entrenatzailea gure nafarrek sufritu beharko dute maila mantentzeko. Zorte On neskak!

📸 Más imágenes