Asteburu honetan hasiko da Gizonezko Senior Kategoriako Euskal Liga eta Baztan Rugby Taldeak festa handia prestatu dut estrenaldirako. Lekarotzetik pasatuko den lehendabiziko aurkaria Kanpazar Arrasate gipuzkoarra izanen da eta partidua hasiko da 16:30ean.
Lehentxeago nafarrek egin nahi diote omenaldia Saioa Jaurena herritarrari abuztuan Irlandan lehiatutako Munduko Txapelketan parte hartzeatagik eta denboraldi honetan Frantziako TOP 8ko ASB Neskak taldean jokatuko duelako. Omenaldi erabat merezita, dudik ez.
Honetaz gain, BRT 16 urte azpiko taldeak eta Txingudik osatutako talde "hibridoak" Marzola Errioxa Rugby Taldearen kontra jokatuko du.