RUGBY Hace 8 años

San Fermin baino lehen, "Sevensmin"

San Fermin baino lehen, "Sevensmin"

San Fermin bezperako hitzordua badator tradizio bihurtuta. Hain zuzen ere, uztailak 5 hamabosgarren edizioa ospatuko da.

 

2003. urtetik antolatzen da San Fermin Rugby Sevens Txapelketa Iruñeko jaiak berotzeko. Aurten, 10 taldek parte hartuko dute senior kategorian eta azpimarratzekoa da Federico Martín Arambururen parte-hartzea, 2007an, Pumaseko jokalariak Frantziako Mundialako hirugarren postua lortu baitzuen.

 

Jokatzeaz gain, bere enpresa Espirit Basquerekin lagunduko du ekimena borobiltzen.

 

Txapelketa distiratsua "luxuzko" senior eta beteranuen presentziari esker 

 

Tradizio handiko Errugby taldeek parte hartuko dute. Besteak beste, Argenitako Roma Rugbyk, Frantziako Espirit Basque eta Jaunak taldeek, Britaina Handiko Belsizek, Donostiako Bera Berak eta Átlético San Sebastiánek eta etxeko Iruña Rugby Klubak eta Nafarroako Selekzioak. 

 

Hauetaz gain,  Viator Barbarians "hibridoan" jokalari galesek, ingelesek, frantsesek eta espainiarrek elkarrekin jokatuko dute.

 

Betereanuen txapelketa ere, oparokoa izanen da. 5 taldeen artean Los Renegados talde txiletar-argentinarrak, Archibals frantziarrak edota Hernani eta Donostia Rugby (OPLA) gipuzkoarrek elkarren kontra lehiatuko dute

 

Gutxi izango balitz, Iberians Classics lehiaketan borrokatuko dute Espainiako Selekzioko jokalariak izan diren Julio “Pirulo” Álvarezek, Jon Etxebarriak edo Pablo Calderónek, besteak beste. 

 

Hau guztia hasiko da uztailak 5 goizeko 10etatik Lezkairuko zelaian sarrera doakoa izanda. Galduko duzu?

 

Argazkiak artxibokoak dira.

 

📸 Más imágenes