RUGBY Hace 8 años

Leuzemiaren aurkako VII. Lasterketa

Leuzemiaren aurkako VII. Lasterketa

Ekainaren 13an, asteartean izan da Leuzemiaren aurkako VII. lasterketaren aurkezpena. DOMENA Nafarroako hezur-muineko emaileen elkarteak, Nafarroako Errugbi Federazioak eta Iruñeko Alegria Peñak antolatua, hurrengo ekainaren 20an izanen da, asteartean eta Burlatako Sotoko atletismo pistetatik atera eta iritsiko da.

 

Proba honek hezur-muin ematea sustatu nahi du eta bere aurkezpenera gerturatu dira Burlatako Udaleko Kirol Zinegotzia Imanol Moso, DOMENAko Presidentea Gloria Fernández, Nafarroako Ospitale Guneko Hematologiako Unitatekidea Piba Sánchez eta Nafarroako Errugbi Federazioko Presidentea Javier Lorente.

 

Inskripzioa egin daiteke lasterketaren web orriaren bidez www.todoscontralaleucemia.com 5 euroren truke eta bildutako diru-kopuruak DOMENAko aktibitateak ordaintzeko erabiliko da. 

 

Informazio gehiago ikusi daiteke atxikita dagoen dokumentuan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados