Hurrengo maiatzak 20 Toledoko Yuncos herrian ospatuko da Autonomien Arteko Emakumezko Rugby Sevens Txapeketa. Nafarroako Selekzioak parte hartuko du 15 neskekin, Martín Oreja entrenatzailea izango da eta Fermín Garaioak delegatu lana egingo du.
8 taldek borrokatuko dute titula elkarren eta Nafarroa B Taldean egongo da kokatuta Gaztela eta Leon, Galizia eta Kataluniarekin. Gureek haien kontra jokatuko dute 1. faseko ligaxka. Hain zuzen ere, Nafarrak Kataluniaren kontra estreinatuko goizeko 11:00etatik, gero 13:30ean selekzio galiziarren aurka jokatuko dute eta Gaztela eta Leoneko taldea izango dute aurrean lehenengo faseko azken partiduan 15:30etik.
Lehenengo faseko sailkapenei dagokienez osatuko da hurrengo txanda. Modu honetan, A Taldeko lehenengo sailkatuak B Taldeko sailkatuaren kontra jokatuko du, bigarrenak bigarrenaren aurka eta horrela gainerakoak. Gauzak horrela, Nafarroaren aurkaria (espero dugu lehenengo sailkatua izatea) Madril, Euskadi, Andaluzia edo Gaztela-Mantxa izango da.
Nafarroako Selekzioko kideak: Arantxa Ursua, Ana Saeta, Laura Lopez, Victoria Allo, Irene Reyes, Ainhoa Díaz, Maika Iraizoz, Ana Mariñelarena, Ana Isabel Sospedra, Noelia Telletxea, Laura Ruiz de Erentxun, María Urtasun, Maialen Marturet, Maddi Braco eta Ane Zabalza.
1.Faseko Egutegia
• 10:00etan: Madril - Gaztela-Mantxa
• 10:30ean: Andaluzia - Euskadi
• 11:00etan: Katalunia - Nafarroa
• 11:30ean: Gaztela eta Leon - Galizia
• 12:00etan: Madril - Euskadi
• 12:30ean: Andaluzia - Gaztela-Mantxa
• 13:00etan: Katalunia - Gaztela eta Leon
• 13:30ean: Galizia - Nafarroa
• 14:00etan: Madril - Andaluzia
• 14:30ean: Euskadi - Gaztela-Mantxa
• 15:00etan: Katalunia - Galizia
• 15:30ean: Gaztela eta Leon - Nafarroa
2. Faseko Egutegia
• 18:00etan: Talde Ako 4.a - Talde Bko 4.a
• 18:30ean: Talde Ako 3.a - Talde Bko 3.a
• 19:00etan: Talde Ako 2.a - Talde Bko 2.a
• 19:30ean: Talde Ako 1.a - Talde Bko 1.a