Rugby hitzorduz gazinezka dator asteburua Nafarroan hainbat partidu garrantzitsuak izanen baititugu.
Inporntanteenetariko bat izango da La Única Gizonezko Senior Taldearen estreinaldia Ohorezko B Mailara Igotzeko Fasean. Peñakoek Valladolid Rugby Elkartearen (VRAC) kontra jokatuko dute hurrengo larunbatean Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan 16:30etik. Aurkariaren mailak behartuko du La Única topera lehiatzera.
Bezain garrantzitsua da Nafarroako Emakumezkoen Rugby Seven Selekzioaren konpromisoa. Yuncos Toledoko herrira bidaiatuko dute Espainiako Autonomien Arteko Rugby Seven Txapelketan parte hartzeko 9:00etatik 21:00etara. Andaluzia, Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Galizia, Madril, Valentzia eta Euskadiko selekzioak ere tituluaren bila doaz.
Azkenik, beheko kategoriek ere bere protagonismoa izanen dute Rugby Eskolen Arteko Txapelketa bati esker, non Gaztedi, ST Hendayais eta La Únicako Eskolek elkarren kontra jokatuko dute. Maiatzak 20 (larunbata) NUPeko 10:30etik ospatuko da.
Atxikituta dauden dokumentuetan ekitaldien kartelak eta asteburuko emaitzak ikusi daitezke.