Pasa zen maiatzaren 7an (igandean) Senpere Frantziako herrian, Nafarroako Emakumezkoen 15z Azpiko Selekzioak parte hartu zuen Rugby Seven Txapelketan Gipuzkoako eta 64. Departamenduko selekzioen aurka.
Urrian sortu zen ideia Larrabide Estadioan ospatu zen Gipuzkoa, Akitania, Nafarroa eta Aragoien arteko topaketan. Federazio batzuk bildu ziren eta delegazio frantsesak aipatu zuen emakumezko 15z azpiko txapelketa antolatzeko nahian zegoela adin eta genero sektor hauek bultzatzeko asmoz.
Gauzak horrela, Nafarroako Federazioko lantaldea hasi zen neskak bilatzen. Bai Errioxa Rugby Taldeak bai La Únicak komentatu zuten jokalari nahikoak zituztela gogoz jokatzeko prest. Nafarroako Selekzioko hautatzaile Jabi "Txipi" Cormenzanaren hitzetan, "gure jokalariak jaiotzen dira mugaren beste aldeko bizilagunen trebetasun berdinak izanda rugby jokatzeko. Orain falta zaiguna da irakastea mugaren beste aldeko jokalariek bezain ongi jokatzen".
“Txipi”-rekin batera, Josemi Cantabrana ere izan zen Selekzioko Entrenatzailea eta bien artean hautaketaren lana aurrera atera zuten. Iruñeko eta Errioxako jokalariak ez ezik, Erriberako neskak ere hautatuak izan ziren, eta pasa zen asteburuan, egindako lana eta entrenamenduetan ikasi zuten guztia zelaian erakutsi zuten.
Etxekoen kontra gureek berdindu zuten hamar puntutan eta bigarren partiduan Gipuzkoako Selekzioa irabazi zuten 15-25. Txapelketako azken partiduan, hiru jokalari nafarrek lagundu zioten Gipuzkoako Taldeari Frantziako Selekzioaren aurka eta garaipena lortu zuten arazorik gabe. Modu honetan, Nafarroakoa izan zen txapelketako talderik onena.
Arratsaldeko partiduetaz aparte, jokalari guztiek entrenatu zuten elkarrekin ekitaldi interesgarria izanda selekzio guztientzat.
Nafarrak poz-pozik itzuli ziren etxera. Nafarroako Rugby Federazioko Presidente Javier Lorentek esan zuen "oso garrantzitsua dela jakitea adin hauetan maila handiko talde bat dugula, Frantziakoa bezain ona, non Rugbyaren tradizioa itzela da".