Frantzian jokatuko den Adiskidetasuna Txapelketarekin batera, etxean ere baditu hitzorduak gure errugbyak .
Hain zuzen ere, La Única Rugby Taldeak beheko eta senior kategorietako partiduak programatu ditu. Alde batetik, Peñako Rugby Eskolak Betoñoko Udal Instalazioetara bidaiatuko du (Gazteizen) IX. Araba Rugby Kopan parte hartzeko. Han elkartuko dira 14, 12, 10 eta 8 urtez azpiko kategorietako errugby eskolak.
Bestetik, helduen kategorian, bi batail ospatuko dira eta biak NUPan: Senior A Taldeak Ordizia Rugbyaren kontra jokatuko du Igotzeko Fasea prestatzeko asmoz, eta Senior Bkoak Euskal Ligako partidua izanen du CM Funes Rugbyren aurka.
Bi partiduak 16:30ean hasiko dira.
Atxikituta dauden dokumentuan partidu guztien kartelak ikusi daitezke.