Apirilaren 30ean, igandean, Nafarroako Unibertsitatean ospatu zen Nafarroako Kirol Jokoetako azken jardunaldia. 150 kirolari inguru bildu ziren. Hain zuzen ere, 10z, 12z, 14z azpiko kategoriakoak eta Baztango BRT-Menditarrak, Erriberako Gigantes Navarra Rugby eta Iruñeko La Única RT eta Iruña Rugby Klubako taldekideak.
Lehiaketak ez ezik, heziketak ere bere tokia izan zuen eta hogei 8 urtez azpiko lagun inguruk ariketa ezberdinak egin zituzten gure kirolaren oinarriak barneratzeko eta gozatzeko asmoz.
La Única nagusitu zen
Lau jardunaldi ospatu ondoren, lehena Lekarotzen, Tuteran bigarrena eta Iruñean azken biak (bi unibertsitateetan), lortutako puntuek La Única sailkapenaren tokirik altuena utzi zuten hiru lehiaketetan irabazi eta gero.
10 Urtez Azpiko kategorian Peñakideek jardunaldi guztiak irabazi zituzten liderrak izanda, Iruña Rugby Klubaren eta Baztanen aurrean.
12z Azpiko kategorian La Única A izan zen talderik onena, Gigantes-Baztan konbinatua podiumeko bigarren tokira igo zen, Iruña Rugby Kluba hirugarrenera, La Úniva B taldeak laugarren posizioan bukatu zuen eta BRT-Menditarrak bosgarrenarekin konformatu behar izan zuen.
Azkenik, 14 Urtez Azpiko kategoriako txapelak banatu ziren. Kasu honetan, nahiz eta Jarauta kalekoek berriro nagusitu, Iruña Rugby Klubakideek oso zaila jarri zieten. Biek garaipen pare bat lortu zuten baina "basurdekumeek" txuri-berdinek baino bi puntu gehiago izanda.
Sailkapeneko hirugarren posizioan bukatu zuen Gigantes – Baztan "hibridoak", y La Única A laugarrenean, BRT – Menditarrak bosgarrenean eta La Única C seigarrenean.
Atxikituta dagoen dokumentuan sailkapen osoa kontsultatu daiteke.