RUGBY Hace 8 años

Partidu gutxi Euskal Ligan

Partidu gutxi Euskal Ligan

La Única gizonezko rugby taldekideak Ohorzeko B Mailara Igotzeko Fasea hasteko prest egonda, 2. Mailako 2. faseko partiduak eta beheko kategorietako partidu batzuk protagonistak izan ziren aste buru honetan.

 

Gauzak horrela, 2. Mailako 2. Faseko C Taldean, CM Funes Rugby taldeak galdu zuen etxean 24-34 Nerbioi bizkaitarra liderrraren kontra.

 

Beste talde nafarrak, La Única Rugby Taldeak bere Universitario de Bilbao B.-ren kontrako partidua atzeratu zuen.

 

Asteburu honetako emaitzek uzten dituzte Funeseko taldea sailkapeneko azkena, eta La Única hirugarren postuan, guztira lau talde izanda.

 

Beheko Kategoriak

 

Aste buru honetan bi partidu ospatu ziren. Bata 18 urtez azpliko kategorian eta bestea, 16z azpikoan non Baztan eta Iruña Rugbyren arteko derbya gozatu genuen.

 

Txikien kasuan, Baztan - Txingudi "hibridoak" Iruña Rugbyen bisita jaso zuen Lekarotzen eta hasieratik etxekoak nagusitu ziren azkenik garaipena lortzen 52-26ko emaitzarekin markagailuan.

 

18 urtez azpiko kategorian, La Únicak Babyauto Zarautz/Beltxak RT bisitatu zuen eta zoritxarrez ez zen emaitza onarekin itzuli: 48 -14.

 

Atxikituta dagoen dokumentuan emaitzak eta sailkapenak kontsultatu daitezke.

📄 Documentos relacionados