Hona hemen Tuteratik bidali ziguten kronika Ibero Rugby Klubaren kontrako Ligako azken partidutaz:
• Ibero Rugby Club 25
• Gigantes de Navarra Rugby 12
Champagne-a itxita jarraituko da
Aurreikusita zegoenez, bataila itzela izan zen
Lehendabiziko zatian, aurkariek mahai handiko "kolpeak" elkarri eman arren, plakaketa galantak ikusi zirelako, Ibero taldekoek gure diziplina akatsak aprobetxatu zituzten abantail txiki bat ateratzeko. Modu honetan, intentsitate handiko partidua izanda, erasoaldietan egindako akatsek bere 22tik saririk gabe ateratzera behartu gintuzten. Horregatik 6-0 iritsi zen atsedenaldira.
Hala eta guztiz ere, sentsazio onak izaten ari ginen.
Egia esateko, bigarren zatia gaizki hasi zen lehendabiziko minutuetan talde zaragozarrak entsegua lotu zuelako gu defentsan txarto birkokatu ginela aprobetxatuz. Atsekabe izugarria izan zen. Erdi-groggy izanda, urduriek eta presak eragin ziguten erasoaldietan erabaki kaskarrak hartzea eta aurkariak berriro lortu zuen entsegua.
Dena galduta zegoela zirudien baina bataila ez zegoen amaituta. Aldaketekin batera etorri zen intentsitatea eta agresibitatea handitu ziren eta Ibero bere zelaian atxilotu genuen gure lehendabiziko entsegua lorten. Bi gehiagorekin, garaipena gurea izango zen.
Baina etxekoek ez zuten amorerik eman eta ongi defendatzen puntilla eman ziguten gure ordena faltarengatik. Hala eta guztiz ere, nafarrok bigarren entsegua lortu genuen markagailuan 25-12 behin betiko emaitza uzteko.
Burua gora, negar-malkoak ezkutatu gabe baino harro atera ziren jokalariak zelaitik. Harro gaude Tutera eta Nafarroaren izenean Aragoian lehiakatu eta maila emateagatik.
Zorionak Ibero Rugby Taldeari merezita duzuelako eta hobeagoak izan zaretelako. Talde gaztea izan, zuen jarrerak eta sotiltasunak azkar heltzen lagunduko dizuete.
P-d: Esker aunitz urte honetako aurkari guztiei, guri heltzen laguntzeagatik baita bikain tratazeagatik. Barkaiguzu momemtu batzuetan gure jarrera egokia ez bada izan.
Hurrengo urtean gehiago eta hobe, Nafarroako Erriberan Errugbyak indarrezko taupadak ematen ditu eta.