Hemen duzu Unica Rugby Taldea eta Baztan Rugby Taldea Menditarrak-en arteko partiduko kronika:
La Única 24 – BRT Menditarrak 18
Pasaden larunbatean, nafar derbia izan genuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko errugbi zelaian. Derbia, La Unica talde iruindarraren eta BRTMenditarrak talde baztandarraren artean jokatu zen. Partidu arras borrokatua izango zela ikus zitekeen, izan ere, talde iruindarra lehenengoa dabil txapelketan eta partidu gehienak irabazi ditu, bertzalde, talde baztandarrak nahiz eta azken aldian emaitza txarrak atera dituen, sentsazioak eta jokua berreskuratu nahi zituen lanean segitzeko eta denboraldia ahalik eta postu hoberenetan amaitzeko.
Lehenengo zatiari dagokionez, bi taldeek arras sendo hasi zuten norgehiagoka, defentsan lan handia eginez eta erasoan ahalik eta gehiena aurreratuz, hala ere, azken metrotan ez zuten asmatu eta lehenengo hogei minutuetan ez zen markagailua mugitu. Iruindarrak zigor kolpe baten bitartez aurretik jarri ziren, baina baztandarrek berehala berdindu zuten partida.
Hala ere, ahariek kanporatze bat izan zuten lehendabiziko zatia bukatu aitzin eta momento hortan, La Unicak entsegua egitea lortu zuen atsedenaldira 13-6 iritsiz.
Bigarren zatian, hiriburuko taldeak gogor erasotu zuen baztandarren defentsa, baino hauek defentsa bikain batekin erantzun zuten, eta iruindarrek zail ikusten zuten markagailuan puntu gehiago egitea. Hala ere, talde iruindarrak bertze bi zigor kolpe sartu zituen markagailuko aldea handituz. Hau ikusita, baztandarrak erasora igo ziren eta entsegu transformatua lortu zuten markagailuan hurbilduz.
Bi taldeak erasoan aritu ziren eta La Unicak bertze entsegu bat egitea lortu zuen alde handituz. Hamar minuturen faltan, kanpokoek erasoari ekin zioten eta bertze entsegu eta zigor kolpe bat lortu zituzten, partidua berdintzeko entsegu batera jarriz, baino hau ez zen posible izan eta partisua 24-18 bukatu zen etxekoentzat.
Erran beharra dago giro paregabea izan zela partidu bitartean eta partiduaren ondoren, eta zaleek ere partidu eder batez gozatu zutela. BRT-Menditarrak taldearen hurrengo partidua, martxoak 25 izanen da, Garabi-Ordiziaren kontra.
Talde indartsua izanen dute baztandarrek parean, hala ere, partidua irabazteko aukerak dituzte, azken partiduan bezala jokatzen badute, horrek taldeari eta zaleei poztasuna emango zien.
AUPA BRT!!!!!!!!!!!