BRT MENDITARRAK 37- HERNANI RT “B” 19


BRT-Menditarrak: H. Irazoki, J. Iriarte, A. Oskoz, J. Zubiri, I. Zubiri, M. Eugi, I. Perurena, J. Lintzoain, M. Apezetxea, I. Iraizoz, A. Salaberri, J. Urreaga, J.A. Perotxena, J. Arizmendi eta J. Anzizu.

 

Ordezkoak: I. Mutilva, O. Villabona, J. Mitxelena, M. Sobrino, I. Lizasoain, J. Maya, A. Arretxea eta M. Olazar.

 

Pasaden larunbatean, txapelketako urteko azken partidua jokatu zuten BRT-Menditarrak taldeak eta Hernaniko bigarren taldeak Lekarozen. Baztandarrak etxean izanda, garaipena eskuratu nahi zuten, izan ere, aurreko jardunaldietan hainbat porrot jasan zituzten eta ez zuten urtea zapore txarrarekin. Bertzetik, Hernanik ez zizkien gauzak erraz jarriko, izan ere, Hernaniren kontrako norgehiagokak beti izaten baitira arras borrokatuak eta  parekatuak. Giro polita bildu zen Baztanen partidua ikusteko.

 

Horrela hasi zen partidua. Etxekoak hasieratik hasi ziren erasoan etengabe eta fruituak jaso zituzten, izan ere, 5.minutuan, Ahariek entsegua lortu zuten markagailuan aitzinetik jarriz. Gipuzkoarrak segidan erantzuten hasi ziren eta haien aurrelariek entsegua lortu zuten, gerora bihurtua izango zena. Orduan nafarrek, berriz erasorako bidea hartu zuten horrela lerroaren jokaldi eder batean, entsegua lortu zuten, hau transformatua izango zen gero. Norgehiagoka geroz eta biziago zegoen, eta hernaniarrek tinko eusten zioten nahiz eta markagailuan atzetik joan, eta haien lerroko jokaldi bat aprobetxatu zuten entsegua eta transformazioa egiteko. Berriz ere markagailuan aitzinetik jarriz 12-14. Horrela ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira.

 

Bigarren zatiari helduz, etxekoek zigor kolpe bat bihurtzea lortu zuten hasi eta berehala 15-14 aitzinetik jarriz. Jokoa pare-parean zegoen eta ez zuen inork abantailik  hartzen, halako batean ahariek bertze zigor kolpe bat bihurtzea lortu zuten eta 19-14 jarri ziren. Erritmo berean jarraituz Baztango aurrelariek entsegua lortu zuten, gerora transformatua izanen zena. Hernaniarrek ez zuten partiduak ihes egiterik nahi, eta haien aurrelarien jokaldi baten ondorioz, entsegua eta ondorengo transformazioa lortu zuten. Azken hamar minutuak emozio handiarekin bizi ziren, baina etxekoek azken hatsa eman zuten eta bi entsegu lortu zituzten biak bihurtuz eta markagailua 38-19 jarriz etxekoentzat. Horrela akitu zen partidua.

 

Erran beharra dago, senior taldeak ez duela partidurik izango urtarrilak 14 arte, Marzola Riojaren kontra hain zuzen. Partidua Errioxan jokatuko da. Bertzetik talde guztiak EGUBERRI ONAK OPA DIZKIZUE ETA URTE BERRI ONA OPA DIZUE!!!!!!

 

MILAESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!!!!!