Portal Deporte Navarro - Noticias deportivas de Navarra
Roller Derby

2018ko Gizonezkoen Roller Derby Cup

Compartir X Facebook WhatsApp
2018ko Gizonezkoen Roller Derby Cup

Gizonezkoen Roller Derby Cup-en hirugarren edizioa lehiatu zen apirilaren 4tik 8ra Bartzelonan non 24 herrik parte hartu zuten. Roller Derby-a azkar zabaltzen ari dela argi geratu zen arren, Estatu Batuetako Selekzioak lehiaketa menperatu zuen berriro.

 

Espainiako taldeak parte hartu zuen bigarren aldiz eta egiaztatu zuen maila hobetzen ari dela. Hain zuzen ere, 19. postutik, 12.era pasatu da azken bi urte hauetan. Munduko Txapelketa honetatik itzuli eta gero, Donostian bizi den jokalari iruindarra Eneko Larrea elkarrizketatu dugu. Derby munduan, Hugo Stiglitz 17 goitizena du. 


Nola hasi zinen Roller Derby jokatzen eta zergatik? Zerk bultzatu zintuen? 

 

Kasualitatez izan zen. Easo Avengers -Donostia Roller Derby sortu zen, lagun bat hasi zen haiekin irristatzen eta kontatu zidan entrenatzaile behar zutela. Entrenamendu batean aritu bezain pronto, gustatu zitzaidan eta konturatu nintzen Roller Derby kirol bat baino zerbait mamitsuagoa dela. Alegia, lan-taldea, estrategia, bateragarrritasuna, laguntza, taldeen arteko eta jokalarien arteko begirunea.... balio guzti hauek bultzatu ninduten kirol honen aldeko apostua egitera.


Zer azpimarratuko zenukete azken Munduko Txapelketaz?

 

Guretzat aurrera pauso handia izan da 7 postu aurreratzea. Batez ere kontuan izanda Espainian soilik daramatzagula hiru urte gizonezkoen Roller Derby-a praktikatzen. 

 

Txapelketako giroa ezinhobea izan zen. Kirol txiki denez, parte-hartzaileen arteko harremanak oso onak dira, guztiok ondokoarengandik ikasi nahi dugu, kirol honetaz gozatu dugu elkarrekin eta guzti hau nabaritu da bai pistan, bai pistatik kanpo.

 

Nola ikusten duzu Roller Derby-aren egoera Espainian? 

 

Gorantz doa. Egunero taldeak sortzen ari dira hainbat komunitatetan kirolaren oinarria sendotuz. Gizonezkoen kategorian zailagoa da soilik 4 talde daudelako. Bestalde, neskeenak 30 dira. Talde guztiak autogestionatuak dira, lurralde federazioek txapelketa bat antolatzen laguntzen dieten kasuetaz aparte, organu ofizialek ez diete diru-laguntzarik ematen... Horrela zaila da taldeak sortzea eta kirola zabaltzea.

 

Aprobetxatzen dugu gogorarazteko Nafarroan Roller Derby praktikatu ahal dugula (Nafarriors Roller Derby taldearekin kontaktatu ahal duzu Facebook, Instagram, Twitter edo rollerderbyiruna@gmail.com posta elektronikoaren bitartez), nola animatuko zenuke jendea gure kirola probatzera? 

 

Proba dezatela, dudik ez. Irristatzen ez jakitea ez da oztopoa ezta adina, fisionomia edo sasoian egotea ere.  Soilik gogoa izan behar da.

 

Mila esker Eneko! eta irakurri duzuenez… anima zaitezte Roller Derby probatzera eta engantxatuko zarete! 

Más imágenes