Pasa den igandean, ekainaren 29an, Arraunketa Olinpikoko Nafarroako Kirol Jokoen bigarren jardunaldia izan zen.
Lodosa Arraun Taldeko 27 kirolarik eta 17 ontzik parte hartu zuten Lodosan izandako NKJren bigarren hitzordu honetan. Bertan, 500 metroko distantziako estropadak egin ziren sprint modalitatean, skiff modalitatean, scull bikoitzean eta 4 scull modalitatean.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke emaitzak osorik.
Zorionak, eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!