Iruñea Piraguismo Taldeak hiru domina gehiago eskuratu zituen: Dánae Sanmartín (1.a emakumezko junenilen K1ean), Moisés Grijalba (3.a 23 urtez azpiko gizonezkoen K1ean) eta Marina Lizarraga (3.a 23 urtez azpiko emakumezkoen K1ean).
Kronika:
Iruñea Piraguismo Taldea
Larunbat honetan, Ebro ibaian, Zaragozan, Espainiako Ibai eta Maratoi Piraguismo Ligako sei estropadetatik azkena jokatu da.
Iruñea Piraguismo Taldeko Amaia Osaba Olaberrik Espainiako txapeldunorde absolutua lortu zuen Zumaiako Itxas Gain taldeko Irati Osak 44´19´´-ko denbora eginda 15´-ra.
Horrez gain, Iruñea Piraguismo Taldeak beste hiru domina ekarri zituen Dánae Sanmartín Ruizen eskutik, Espainiako Zeharkaldien txapelduna izan zena emakume jubenileen K1ean eta Moises Grijalba San Julian 23 urtez azpiko gizonezkoetan eta Marina Lizarraga Goñi 23 urtez azpiko emakumezkoetan, hirugarren izan zirenak.
Felipe Besada Porto gizonezko seniorren K1ean eta Marina Roncal Goñi 23 urtez azpiko emakumezko K1ean laugarren izan ziren.
Taldearen emaitzak osatzeko, Juan Sanchez Calvete hamabosgarren postuan sailkatu zen eta Eneko Imbuluzketa Arzoz hogeita hiruan, K1 kategorian, gizonezko kadete mailan.
Iruñea Piraguismo Taldea, hirugarren Emakumeen Iberdrola Ligan
Liga bukatuta, Iruñea Piraguismo Taldea Emakumezkoen Piraguismo Iberdrola Ligako hirugarren postuan sailkatu da Aranjuez Piraguismo Eskola lehen sailkatuaren eta Zumaiako Itxas Gain bigarren taldearen atzetik.
Seigarren izan ziren sailkapen orokorrean, 84 taldek hartu zuten parte.
Horrela, Iruñea Piraguismo Taldeak denboraldi bikaina egin du banakako podiumetan, ligako estropada guztietan, eta taldekako podiumean jarraitu du.
Argazkiak: CPP.