PIRAGÜISMO Hace 7 meses

Amaia Osaba eta Llara Tuset, Sellako txapeldunordeak

Amaia Osaba eta Llara Tuset, Sellako txapeldunordeak

Iruñea Piraguismo Taldeak bidalitako kronika

Bederatzi aldiz Sellako txapeldun izan den Amaia Osabak, berriz ere podiumera igotzea lortu zuen bigarren postuan O Groveko Breogan taldeko Llara Tuset avilesinarekin K2ko modalitatean. Tania Alvarez eta Tania Fernandez irabazleengandik minutu eta erdira iritsi ziren helmugara.

Podiuma Sellako aurreko txapeldunek osatu zuten, Irati Osak eta Arantza Toledok.

Honekin, hamasei urte daramatza Amaia Osaba Olaberrik podiumetik jaitsi gabe.

Gainera, Dánae Sanmartinen garaipena nabarmendu behar da, emakume jubenilen K1 kategorian eta Ainé Sanmartinen hirugarren postua, emakume kadeteen K1ean.

📸 Más imágenes