Pasa den asteburuan, Nafarroako Arrain Handien Arrantzako Txapelketaren lehen finala jokatu zen Azagrako La Barca kirol-agertokian, Ebro ibaian.
Honekin batera doan PDFan ikus daiteke jardunaldi horren sailkapena.
Eta, ostegun honetan, 2025eko Espainiako Arrain Handien Arrantzako Txapelketa hasiko da. Bertan, Bertrand Mayayo buru duten arrantzale-bikote hauek ordezkatuko dute Nafarroa:
* Xabier Cía eta Alberto Fernández
* Rubén Ramos eta Luis Miguel Marinheiro
* Sergio Gómez eta Ignacio Canales
* Alex Miral eta Álvaro Castillejo
* Guillermo Hernández eta Mikel Hernández
Zorte on!