MONTAÑA Hoy

BERAKO MENDIKO MARATOI ERDIA. NAFARROAKO MENDI LASTERKETEN TXAPELKETA

BERAKO MENDIKO MARATOI ERDIA. NAFARROAKO MENDI LASTERKETEN TXAPELKETA

500 KORRIKALARI BAINO GEHIAGOK PARTE HARTUKO DUTE HURRENGO IGANDEAN, HILAK 19, BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN 20. EDIZIOAN 

Proba Nafarroako Banakako Txapelketa izanen da eta irteera zein helmuga Kanttonberri kalean izango dira 

Larunbatean, hilak 18, Ttiki Trail izanen da eta igandean Gazte Trail 

500 korrikalari baino gehiagok parte hartuko dute hurrengo igandean, apirilak 19, XX. Berako Mendi Maratoi Erdian. Dortsal guztiak eskuragarri ipini ziren martxoaren hasieran, baina jada amaitu dira, eta beraz, lasterketan 500 pertsona inguruk parte hartuko dute. 

Altzate karrikako obrak direla-eta, berrikuntzak egin ditugu lasterketan eta hain zuzen, irteera eta helmuga Kanttonberri kalean izanen dira. Horrez gain, aldaketak egin ditugu ibilbideko hiru zatitan: Usatitak arte (10 km) ibilbidea berdina izango da, baina puntu honetatik Landagainetaraino aldaketak daude; Laruneko jaitsieran zona berri bat jarri dugu Zumalkuraino; eta Beran, azken kilometroa ez da Altzaten izanen, baizik eta suhiltzaileen parkeko atzealdetik. 

Proba Nafarroako Banakako Txapelketa izanen da maila absolutuan, sub’23n eta beteranoetan. 

Aurten Berako Kultur Etxean banatuko dira dortsalak eta korrikalarien poltsak; aldiz, helmugako anoa, zozketak eta kontsignak kiroldegi ondoan egonen dira. Sari banaketa eta luntxa Rikardo Baroja Eskolan izanen dira. 

Oier Ariznabarretak bederatzi aldiz irabazi du Berako Maratoi Erdia eta aurten ere parte hartuko du, nahiz eta aurten txapelketa gutxitan parte hartu. Durangoko korrikalariak probako errekorra du 2014tik (ordu bat, 37 minutu eta 30 segundo), baina edizio honetan, ibilbide berria denez, ez da sari ekonomikorik emanen marka onenari. 

Ariznabarretaz gain, aurten Unai Zialtzetak eta Joseba Erroak, iaz bigarrena eta hirugarrena, parte hartuko dute. 

Emakumezkoetan, Maddalen Jiménez, 2024ko irabazlea eta 2025eko bigarrena; Lide Urrestarazu, 2025eko Gorbeia Suzien Skyrace irabazlea; eta, Maria Ordóñez, 202ko Berako irabazlea lehiatuko dira. 

98 emakume inguruk parte hartuko dute. Korrikalarien artean, ohikoa den bezala, Luis Lasa Muñagorri egonen da, Tolosakoa, orain arteko 19 edizioetan parte hartu duena. 

Irteera 9:30ean izango da eta lehen korrikalari 11:15 inguru iritsiko da. 

Ibilbidean zehar 150 boluntario egonen dira, baita 2 anbulantzia, medikoak eta fisioterapeutak ere. 

Halaber, parte-hartzaileen arteko produktu-zozketak eginen dira eta sari banaketa amaitzerakoan, luntxa eskainiko da Ricardo Baroja Eskolako frontoian.

Guztira, 1.750 euro banatuko dira eskudirutan gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuetan sailkatutako lehen bosten artean, eta beste 150 euro Ibardingo tarteko helmugarako. 

PLASTIKOZKO EDALONTZIRIK EZ ANOETAN 

2024an eta 2025ean egin bezala, aurten ez da plastikozko edalontzirik izanen anoetan. Mendi lasterketetan ohikoa den bezala, korrikalari bakoitzak berea eraman beharko du ura edo edari isotonikoak edateko. Hori esker, ingurune naturaletan plastikoaren erabilera gutxitu nahi da.  

JOAN-ETORRIAK KOTXEZ

Altzate kaleko obrak direla eta, Berako erdigunean hainbat semaforo paratu dituzte trafikoa kontrolatzeko. Beraz, lasterketako beste leku batzuetara autoz joateko asmoa duten boluntarioei zein ikusleei joan-etorriak garaiz egitea gomendatzen diegu.

IGANDEAN ERE, GAZTE TRAIL  

Manttalek berriro antolatu du Gazte Traila, 14 eta 17 urte bitareko nerabeentzako

Lasterketa.  

Probak bi ibilbide izango ditu: 16-18 urte bitarteko korrikalariek 9,3 kilometro eta 380 metroko desnibela duen ibilbidea egin beharko dute; aldiz, 14-15 urte bitartekoek 7,2 kilometroko eta 340 metroko desnibela duena. 

Lasterketak 10:15ean abiatuko dira suhiltzaile parketik eta helmuga Kanttonberri izanen da. Ibilbidearen azken zatia Mendi Maroti Erdiaren antzekoa izanen da. 

 

MOLDAKETAK IBILBIDEAN

Gazte Trailaren ibilbidea iaz ireki berri zen bide batetik pasako da aurten, Berako hainbat kolektiboek egindako auzolanari esker.

Erabiltzen ez zen bidexka da eta urte osoan zehar erabili ahal izateko garbitu zen. Bideak behin baino gehiagotan Xantel Erreka zeharkatzen du eta, horregatik, egurrezko plataforma txikiak jarri dira bidea errazteko. Dena den, duela aste batzuk konpondu behar izan ziren, neguko ekaitzek kalteak eragin zituztelako

Ibilbide guztia eskuragarri dago Wikiloc aplikazioan, Manttaleren profilean. 

TTIKI TRAIL

Lasterketaren bezperan haurrentzako lasterketak antolatu ditugu Kanttonberri kalean. 

16:30ean hasiko dira eta lau maila eta ibilbide egonen dira:

• 6-7 urte. (2020-2019 jaiotakoak). 250 metro

• 8-9 urte. (2018-2017 jaiotakoak). 650 metro

• 10-11 urte. (2016-2015 jaiotakoak). 1.450 metro

• 12-13 urte. (2014-2013 jaiotakoak). 2.050 metro

 

Izen-ematea doakoa da eta jada zabalik dago Manttaleren webgunean (www.manttale.com), baina egunean bertan izena eman daiteke ere 15:30etatik aurrera.  

Ez da saririk egonen irabazleentzako eta haur guztiek oparitxo bat jasoko dute. 6 urte beherakoek parte har dezakete. 

Lasterketak amaitzerakoan parte-hartzaileentzako merienda eginen da. 

 

LASTERKETA IKUSTEKO TXANGOAK

Lasterketaren egunerako bi txango gidatu antolatu dira korrikalarien ibilbidea ikusteko.

Lehenengo txangoa 08:30ean abiatuko da irteera gunetik Larun aldera, 14 kilometro.

Ordu erdi geroago, 09:00etan, Landagainetara 10 kilometro inguruko bigarren txango.

PROGRAMAZIOA ETA ORDUTEGIAK

2026/4/18 LARUNBATA

16:30 Haurrentzako lasterketak. Kanttonberri kalea

17:00-18:30 Dortsal-banaketa. Kultur Etxea

 

2026/4/19 IGANDEA

8:30 Lasterketa ikusteko Bera-Larun-Bera txangoaren irteera.  

Ibilbidea: 14 km

9:00 Lasterketa ikusteko Bera-Usatitas-Landagaita-Bera txangoaren irteera. para ver la carrera. 

Ibilbidea: 10 km.

8:00-9:00 Dortsal-banaketa. Berako Kultur Etxea. 

9:30 Berako Mendi Maratoi Erdiaren irteera. 

10:15 Gazte Trailen irteera

11:15 Lehen korrikalariaren gutxi gorabeherako iritsiera.

13:10 Azken korrikalariaren gutxi gorabeherako iritsiera. 

13:30 Sari banaketa eta luntxa. 

LASTERKETA ZUZENEAN JARRAITZEKO