Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak (FNDME MEKNF), Aragoiko Mendi Federazioarekin (FAM) eta Randonnée Pédestre des Pyrénées-Atlantiqueseko Departamendu Batzordearekin (FFRando64) bat etorriz, Piri-Trekking diseinatu genuen GR eta GRT sarearen bidez Nafarroan, Aragoin eta Pirinio Atlantikoetan.
2 IBILBIDE BADIRA:
- Iparraldeko Mugaz Gaindiko Ibilbidea - Anieko Tourra, lau etapakoa
- Pirinioetako hegoaldeko ibilbidea, hiru etapakoa (etapa bakoitzean bi aukera ditugu: ibilbide gogorragoa eta errezagoa)
Gainera, biek ibilbide batzuk partekatzen dituzte, beraz, elkarrekin konbina daitezke, eta trekkinga bospasei egunera arte luza daiteke.
Etapa guztiak zerbitzuak dituzten lekuetan amaitzen/hasten dira (babeslekuak, aterpetxeak, herriak), eta ibilbideak GR homologatutako bidezidorretatik eta GRTen loturetatik egiten dira oso-osorik. Izan ere, ezaugarri hori duen Pirinioetako trekking bakarra da.
Leku ederrak ditugu ibilbide haueta, besteak beste: Les Gorges D Ehujarre, P as D Azuns eta L Osque, Larrako Karst harrigarri eta bakarra, Ezkaurreko tontorra, Belabarce harana, Arrakogoiti eta Izaba arteko tarte ikusgarria GR321.1 kontrabandistetatik, eta Sainte-Engrace eta Izaba herriak. Pirinioetako hiru lurraldeetako gailurren ikuspegi ederrak ere izango ditugu.
Web honetan MEKNFaren bide homologatuen bilatzailea ere kontsulta dezakezue.