Espainiako karateka eta parakarateka onenak, junior, 21 urtez azpiko eta master kategorietakoak, La Felgueran, Langreon jokatutako Liga Nazionaleko eta Iberdrola Ligako bigarren txandan izan ziren pasa den asteburuan.
Donibane KEko Naroa Ayerdi eta Leyre Perez de Albéniz nafarrek brontzezko domina bana lortu zuten talde nafarrarentzat. Biak podiumeko hirugarren kaxoira igo ziren Kumiteko Juniorren 53kilo baino gutxiagokoen kategorian.
Gizonezkoen kategorian, beraien taldekideak diren Arkaitz Vales eta Oihan Ayerdi Kumiteko juniorren 55 kilokoen lehiaketan aritu ziren. Valesek 5. postu txalogarri bat lortu zuen eta Ayerdik, lehendabiziko borrokan galdu ondoren, ez zuen txapelketan sartzeko bigarren aukerarik izan. Eta Katako 21 urtez azpikoen lehian, Bonafau I-eko Ander Jiménez eta Iker Torrens 5. eta 7. izan ziren hurrenez hurren.
Gainera, Arkaitz Vales Espainiako selekzioarekin aritu zen Espainiako Karate eta Diziplina Elkartuen Federazioak antolatutako "junior eta 21 urtez azpiko gizonezkoen kategorietako kumite eta kata entrenamenduan parte hartzeko".
Liga Nazionaletako informazio osoa:
https://livesportscoring.com/2025/RFEK/LNK2025_J5M/
https://livesportscoring.com/2025/RFEK/LNK2025_J5F/