KARATE Hace 6 meses

Urko Primicia, 5. Mediterraneoko XXXI. Txapelketan

Urko Primicia, 5. Mediterraneoko XXXI. Txapelketan

Guadalajarak hartu zuen, irailaren 12tik 14ra, 2025eko Karateko Mediterraneoko Txapelketa.

Espainiako selekzioa ordezkatuz, Urko Pimicia 60 kilo baino gutxiagokoen kumite kategorian lehiatu zen. Nafarrak Balsa Vojinovicen aurka galdu zuen txapelketaren hasieran; ondoren, Montenegrokoa txapelduna izan zen.

Errepeskako borroketan, Primiziak Zipreko (Marios Christodoulou) eta Portugaleko (Gonçalo Formiga) karatekak garaitu zituen eta Danilo Greco italiarraren aurka brontzezko domina lortzeko norgehiagoka galdu zuen. Bosgarren postu bikaina.

Zorionak!

Zozketa eta emaitzak (WKF)

https://www.wkf.net/other-events/championship/!/403/mediterranean-championships-guadalajara-spain?section=draws&resultsCategory=43&drawsCategory=43

 

📸 Más imágenes