Joan den larunbatean, maiatzaren 31n, Buztintxuriko kiroldegian Nafarroako Kata Txapelketa egin zen, benjamin promozio mailan, eta Katako Kirol Jokoak, alebin, infantil eta jubenil promozio mailetan.
Ekitaldi arrakastatsua izan zen, 110 parte-hartzaile baino gehiago izan baitziren, gogotsu eta kirolez beteriko egunaz gozatzen. Txikienek esperientzia dibertigarria bizi izan zuten, gehien gustatzen zaien horretan pasioz murgilduz.