Datorren asteartean, maiatzaren 20an, prentsaurrekoa egingo da Donibane Karate Nazioarteko III. Txapelketa aurkezteko. Maiatzaren 24an egingo da, Donibane Kirol Elkartearen instalazioetan eta Nafarroako Foru Erkidegoan egiten den ekitaldirik nabarmenena da, berrehun parte-hartzaile baino gehiago baititu izena emanda.
Prentsaurrekoa 10:30ean izango da, Donibane KEko instalazioetan, eta bertan izango dira: Xabier Larraya, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateen Arretarako eta Kirol Errendimendurako zuzendariordea; Iñigo Gómez, Iruñeko Udalako Kultura, Jaiak, Hezkuntza eta Kirol Arloko zuzendaria; Alfredo Irisarri, Nafarroako Karate Federazioko presidentea; Carlos Sotelo, Donibane KEko presidentea; eta Carlos Ayerdi, ekitaldiaren zuzendari teknikoa eta antolakuntzako arduraduna.
Txapelketa honi buruzko informazio eguneratua ikus dezakezu ondorengo estekaren bidez