KARATE Hace 1 año

Urko Primizia, Espainiako txapelduna eta kata modalitateko taldea, btontzezko domina

Urko Primizia, Espainiako txapelduna eta kata modalitateko taldea, btontzezko domina

Asteburu honetan, Arganda del Reyn jokatu zen Karate eta Para-Karateko Espainiako Txapelketa Absolutua, eta guztira 550 kirolari lehiatu ziren Espainiako titulua lortzeko.

Principe Felipe Kirol Hirian izan zen hitzordua, eta ostiral arratsaldean hasi zen, banakako eta taldekako para-karate eta kata txapelketekin; larunbatean banakako kumite borroken txanda izan zen; eta igandean taldekako kumitearekin amaitu zen.

Nafarroak urrezko eta brontzezko dominak lortu zituen, 5. postuan amaituz Autonomia Erkidegoen sailkapenean. Emaitza bikainek Nafarroako karatearen sasoi ona azpimarratzen dute.

Norgehiagoka guztiak irabazi ondoren, Urko Primicia, Ibai anaiak teknikari lanak egiten, Espainiako txapeldun berria bihurtu zen Kumite 60 kiloko baino gutxiagokoen kategorian. Urtebete baino gehiago lesio batetik errekuperatzen egon ostean, Urko berriz ere goi-goian dago.

Eta Enrique Bretos, Iker Torrens eta Ander Jimenezek osatutako kata taldeak brontzezko domina lortu zuen, Gaztela eta Leon garaitu eta Madrilgo taldearen aurka galdu ostean.

Azpimarratzekoa da, baita ere, Nafarroako selekzioko gainerako kideen lan ona: Valentina Bustamantek, Iosune Urrak eta Iker Lafonek zazpigarren postua lortu zuten; eta Tasio Garciak, Julen Sexmilok, Ander Gorostidik eta Ivan Villafrancak karatekek ez zuten hainbesteko zorterik izan.

Nafarroako Foru Erkidegoko kirolariekin batera, Jenaro Villar (kata) eta Ibai Primicia (Kumite) hautatzaileak izan ziren.

Zorionak!

Espainiako Federazioak sortutako informazio guztia:https://livesportscoring.com/2025/RFEK/RFEK2025_Absoluto/

📸 Más imágenes