Nafarroako Karate Federazioak antolatutako arbitraje eta titulazio coach ikastaroa joandako larunbatean, hilak 5, izan zen. 30 pertsona bildu zituen eta arrakasta itzela izan zuen. Saio teorikoak eta praktikoak ziren eta federazioko presidentea den Alfredo Irisarri bertatik pasa zen.
Ikastaroaren zati teorikoa Kirolaren Etxeko prentsa-aretoan egin zen; praktikak, berriz, Larrabideko instalazioetan egin ziren, eta parte-hartzaileei aukera eman zitzaien eskuratutako ezagutza praktikan jartzeko.
Eusebio Munarriz Nafarroako Karate Federazioko arbitratze zuzendariak eman zuen ikastaroa, eta Joel Bonafau zuzendariordearen laguntza izan zuen.
Aurtengo edizioak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta edukiaren kalitateagatik ez ezik, parte-hartzaileek erakutsitako maila altuagatik ere nabarmendu da. Federazioak etengabeko hobekuntzaren alde eta arbitrajea eta prestakuntza indartzearen alde duen konpromisoaren beste urrats bat da.