Naroa Ayerdi, Leyre Perez de Albéniz eta Daniela Bustamante, Nafarroako Karate Selekzioko hiru kideek, hiru brontzezko domina lortu zituzten atzo Kantabrian ospatutako Santa Cruz de Bezanako Udalaren I. Txapelketan. Hain zuzen ere, kadeteen kumiteko lehiaketan lortu zuten. Hitzordu honek kadete, junior eta 21 urtez azpikoen kategorietako lehiakide onenak bildu zituen Munduko Txapelketaren aurreko lehiaketa baitzen.
Zorionak hirurei!