KARATE Hace 3 meses

Alain Fernandezek zilarrezko domina irabazi zuen benjaminen Espainiako Txapelketan

Alain Fernandezek zilarrezko domina irabazi zuen benjaminen Espainiako Txapelketan

Maiatzaren 9 eta 10ean, Oviedoko Kirol Jauregian, benjamin, alebin, infantil eta jubenil kategorietako Espainiako Txapelketa ospatu zen. Bertan, Nafarroako espedizioak zilarrezko domina lortu zuen gizonezkoen benjamin mailako Katan Alain Fernandezen lanari esker, podiumeko bigarren tokira igo baitzen Mario Garcia madrildarraren azpitik bakarrik.

Aipatzekoa da, baita ere, Aretz Ilundainek gizonezko jubenilen mailako Kumiten (<55 kg) 5. postuan amaitu zuela, Jorge de Sancho kanariarraren (gerora Espainiako txapelduna izan zena) eta Gonzalo Tur balearraren aurka brontzezko domina lortzeko borrokan bakarrik galdu zuelarik.

Gainera, Lucio Veronese 7.a izan zen gizonezko haurren Kumiten (<45 kg) eta Omar Castillo 9.a izan zen gizonezko haurren Kumiten, <40 kg-etan.

Informazio gehiago kontsulta daiteke ondorengo estekaren bitartez:

https://livesportscoring.com/2026/RFEK/RFEK2026_Infantil/