JUDO 🔥 ÚLTIMA HORA Hace 3 meses

2026ko Kirol-aseguru Berria - Osasun mutua berria

2026ko Kirol-aseguru Berria - Osasun mutua berria

2026. urte honetarako, Nafarroako Judo eta Diziplina Elkartuen Federazioak iazko aseguru-etxe berarekin JARRAITZEN DU; beraz, kirol-istripurik gertatuz gero, iazko prozedura bera jarraitu behar da (ikus erantsitako dokumentuak). Gestioak "OSASUN MUTUA BERRIA" konpainiaren bitartez egingo dira.


Kirol-istripuren bat izanez gero, honela jokatu behar da:
* Deitu 900 909 766 telefono-zenbakira (telefonoa 24 h/7 egun)

 

Behin deia eginda, Osasun Mutua Berriak adieraziko dizu zein osasun zentrotara joan behar duzun.

Nafarroako Judo eta Diziplina Elkartuen Federazioari dagokion poliza zenbakia000/227.

 

Erantsitako dokumentuetan, hauek ikus daitezke:

 

  1. Osasun Mutua Berriarekin sinatutako poliza.
  2. Kirol-istripurik gertatuz gero jarraitu beharreko protokoloa.
  3. Kirol-istripuetarako protokoloaren eskema.
  4. Kirol istripuaren partea.

📄 Documentos relacionados