Irailaren 26tik 28ra, Europako Kendo Federazioak "Europako Kendo-Jodo Txapelketa" antolatu zuen, Poloniako Zielona Gora herrian.
JAVIER ARMENDARIZ Kendoko Nafarroako Unibertsitateko Klubeko kirolari nafarrak parte hartu zuen Europako hitzordu honetan.
Talde espainiarrak ez zuen zorterik izan eta ez zuen emaitza nabarmenik lortu.
Lehiaketaren ondoren, eta Europako Kendo Federazioak antolatuta, Kendo-Jodo graduz pasatzeko azterketa egin zen, eta JAVIER ARMENDARIZek Kendo-Jodoko 2. Dan lortu zuen.
Ikusi informazio gehiago www.ekf-eu.com webgunean.
Asteburu horretan Europako Jodo Txapelketan parte hartu zuen Espainiako taldeko kideen argazkiarekin batera dator albistea, tartean Javier Armendariz (2.a eskuinetik).