Irailaren 27an eta 28an, Maintal herri alemaniarreko "Budo Arena" kirol-guneak "Alemaniako Beteranoen European Judo Cup" hartu zuen.
Gutxienez 30 urte dituzten judokentzat izan zen ekitaldia, eta 24 herrialdetako 153 lehiakidek hartu zuten parte (135 gizonezko eta 18 emakumezko).
Lehiaketa honetan parte hartu zuten Espainiako 4 judoken artean, IKER HENARES judoka nafarra zegoen, Ardoi Judo Taldeko kirolaria, "M3 -66 kg" kategorian lehiatu zena.
Irailaren 26an, ostiralean, taldeen akreditazioa eta parte-hartzaileen pisaketa egin zen, larunbat goizean lehiaketari hasiera emateko.
Ikerrek lehendabiziko borroka galdu egin zuen Pietro Macchitella italiarraren aurka (azkenean, kategoriako txapelduna), bigarren aukera izan zuen lehiatzeko, baina berriz galdu zuen Sumit Parmar irlandarraren aurka, eta 5. postuan sailkatu zen.
Ikusi EMAITZA GUZTIAK erantsitako dokumentuan.