JUDO Hace 7 meses

Joseba Lavadok zilarrezko domina lortu zuen Valentziako Espainiako Judo Superkopa Absolutuan

Joseba Lavadok zilarrezko domina lortu zuen Valentziako Espainiako Judo Superkopa Absolutuan

Abuztuaren 17an, igandea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren kiroldegian, "Valentziako Espainiako Judo Superkopa Absolutua" izan zen.

Gutxienez 15 urte dituzten judokei zuzendutako ekitaldia izan zen, eta 35 herrialdetako 273 judokak parte hartu zuten (181 gizonezkoenak eta 92 emakumezkoenak).

Nafarroak, oraingoan, Leon Pamplona Gimnasioko 4 judoka izan zituen ordezkari, eta ZILARREZKO domina batekin itzuli ziren.

-73 Kg.: Igor León.

-73 Kg.: Unai Eguino.

-100 Kg.: Aritz Lavado.

+100 Kg.: Joseba Lavado. ZILARREZKO DOMINA.

JOSEBAk Jose Felix Nova dominikarraren aurka irabazi zuen bere lehen borrokaldia. Finalerdietan Shohruh Umarjonov kanadarrari gailendu zitzaion eta finalean Martin Dedlak txekiarraren aurka galdu zuen.

ARITZek Robert Florentino dominikarraren aurka galdu zuen lehendabiziko txandan. Berriz sartu ahal izan zen lehiaketan, baina Jonathan Bischoff alemaniarraren aurka galdu zuen.

UNAIk, Alejandro Sala valentziarraren aurka irabazi zuen lehen borroka, baina Kazajistaneko Rakhmetkali Zhanarysen aurka galdu zuen hurrengo norgehiagoka, eta ez zuen berriro lehiatzeko aukerarik izan.

IGORrek lehen borrokan galdu zuen Julien Frascadore kanadiarraren aurka, eta ez zuen berriro sartzeko aukerarik izan.

 

Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuetan.

 

Epaile taldean ere Nafarroako ordezkariak izan ziren, Fco. Javier Nevadok eta Irati Díazek Valentziako Espainiako Judo Superkopa Absolutuan arbitro lanak egiten parte hartu baitzuten.

________________________________________________

VALENTZIAKO JUDO STAGE

________________________________________________

Lehiaketa amaitu ondoren, abuztuaren 18tik 23ra, "Valentzia Training Camp Absolutua" judo kontzentrazioa izango da. Oraingo honetan, 13 dira bertan parte hartuko duten Nafarroako judokak:

   .- Asier Murillo.

   .- Julen Toro.

   .- Paula Beorlegui.

   .- Marta Beorlegui

   .- Daniel Cervantes.

   .- Aimar Gusano.

   .- Igor León.

   .- Yago León.

   .- Aritz Lavado.

   .- Joseba Lavado.

   .- Fco. Javier Lassa.

   .- Mª Amparo Ramos.

   .- Ariane Toro.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados