Martxoaren 1ean eta 2an, "Malagako Junior mailako European Judo Cup" lehiatu zen Malagan.
15 eta 20 urte bitarteko (biak barne) judokei zuzendutako jarduera "Carranqueko Kirol Hiria" pabiloian egin zen, eta 26 herrialdetako 370 judokak (227 gizonezkoak + 143 emakumezkoak) parte hartu zuten.
Oraingo honetan, Nafarroako 6 judokak parte hartu zuten, BRONTZEZKO domina bat eta 5. POSTU bat lortuz.
-52 Kg.: Marta Beorlegui (Shogun). BRONTZEZKO DOMINA
-60 Kg.: Aimar Gusano (JC Erice)
-81 Kg.: Yago León (León Pamplona)
-90 Kg.: Alain Landa (León Pamplona)
-100 Kg.: Aritz Lavado (León Pamplona)
+100 Kg.: Joseba Lavado (León Pamplona). 5. POSTUA.
MARTAren pisu kategorian (52 kg) 27 lehiakidek hartu zuten parte, Valeria Kostrovets gainditu zuen lehen jardunaldian, eta Valentina Alamo argentinarraren aurka irabazi zuen hurrengoan. Final-zortzirenetan, Daniela Ribero espainiarrari gailendu zitzaion, baina final-laurdenetan Odalis Santiago espainiarraren aurka galdu zuen (azkenean, kategoriako txapelduna izan zena). Berriro lehiaketan sartu ahal izan zen eta Libi Becker israeldarrari irabazi zion, horrela brontzezko domina lortuz.