Azaroaren 29an eta 30ean, Kanaria Handiko Las Palmaseko Gran Canaria Arena pabiloian jokatuko da "Absolutu mailako Espainiako Judo Txapelketaren Azken Fasea", gizonezkoena eta emakumezkoena.
Jarduera honetan, 304 judokak hartuko dute parte (154 gizonezkoak eta 150 emakumezkoak), hainbat autonomiatakoak. Azaroaren 29an hasiko da, ostirala, 17:00etatik aurrera, taldeen akreditazioarekin, eta 19:00etan, judoken pisaketarekin jarraituko da. Larunbatean, goizeko 9:00etatik aurrera hasiko da lehiaketa.
Ordezkari nafarrak:
-48 Kg.: Marta Beorlegui (Shogun)
-52 Kg.: Paula Beorlegui (Shogun)
-63 Kg.: Maria Amparo Ramos (Club Natación Pamplona)
-70Kg.: Jaione Equisoain (Junbi-Taisho)
-60 Kg.: Fco. Javier Lassa (Club Natación Pamplona)
-60 Kg.: Asier Murillo (JC Erice)
-60 Kg.: Gorka Gracia (Club Navarro de Lucha)
-66 Kg.: Daniel Cervantes (JC Erice)
-73 Kg.: Ibai Gracia (Club Navarro de Lucha)
-100 Kg.: Aritz Lavado (Gimnasio León Pamplona)
+100 Kg.: Joseba Lavado (Gimnasio León Pamplona)
Entrenatzailea: Jose Toro.
Epaile taldean ere Nafarroako ordezkaritza egongo da, Asier Marco epaileak parte hartuko baitu aipatu ekitaldiaren exekuzio arbitralean.
Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuetan.