Asteburu honetan halterofiliako gazte promesak Culleran (Valentzia) elkartu ziren 15 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatzeko.
Federazio bakoitzeko atletarik onenek estatuko tituluak lehiatu zituzten.
Anaitasuna klubeko Aitor Garciak irabazi zuen modalitate guztietan, 65 kilokoen kategorian. Nafarrak urrezko hiru dominak jantzi zituen eta podiumeko mailarik gorenera igo zen. Gainera, 15 urtez azpiko nafar errekorrak lortu zituen Bi Alditan (101 kg) eta Guztira Olinpiko (178 kg) probetan, eta lehiaketako laugarren markarik onena izan zen.
Kategoria horretan ere (65 kg), Gazte Berriak taldeko Unai Aguirrek 4. postuan bukatu zuen.
Eta Ariadna Itoizek (Anaitasuna) 8. postua lortu zuen Espainiako txapelketa honetan, 8. postua Arrankadan, 7. postua Bi Alditan eta 8. postua Guztira Olinpikoan. Honetaz gain, Nafarroako errekorrak hautsi zituen: 15 urtez azpikoen Arrankadan (45 kg), Bi Alditan (62 kg) eta Guztira Olinpikoan (107 kg).
Nafarroako halterofiliaren emaitza ikusgarriak dira, kirol honen harrobiarentzako lehiaketa garrantzitsuenetako batean.
Zorionak hiruroi!
** Honekin batera doan PDFan ikus daitezke Nafarroako selekzioaren emaitza osoak.