Nafarroako Kirolaren Institutuak honako hau jakinarazi du:
Nafarroako kirol-federazio gisa, jakinarazten dizugu Nafarroako Kirolaren Institutuak, CEIMD erakundearen bidez, kirol-ingurunean adingabeak dituzten teknologia digitalen erabilera arduratsuari buruzko jardunaldi bat antolatu duela.
Gaiarekin lotutako alderdiak landuko dira. Sor daiteke entrenatzaile gisa adingabeak dituen whatsApp talde bat? Etikoa al da talde edo klubeko adingabe bati Internet bidez mezu pribatu bat idaztea? Eta kirol-klub edo -erakunde gisa, gure talde/taldearen argazkiak sare sozialetara igo daitezke?
Edozein kirol-diziplinatako entrenatzaileei eta kirol-entitateei, kirol-klubei eta kirol-federazioei zuzenduta dago jardunaldia.
Informazio guztia webgunean