Nafarroako 5 haltera (3 neska eta 2 mutil) hautatu dituzte 15 eta 17 Urtez Azpiko eta Absolutu mailetako Espainiako Kopara parte hartzeko. Bi lehiaketak Leonen izango dira, abuztuaren 26an.
Kategoria Absolutua:
- Naroa Arrasate (Runa).
- Laura Chafer (Anaitasuna).
- Alejandro Serrano (Gazte Berriak).
15 eta 17 Urtez Azpiko kategoria:
- Daniel Martinicorena (Anaitasuna). 15 Urtez Azpikoa.
- Noelia López (Runa). 17 Urtez Azpikoa.
Aipatzekoa da Noelia López ere hautatu dutela Europako Batasuneko Kopan lehiatzeko. Txapelketa Liublianan (Eslovenia) izango da, urriaren 12tik 15era.