HALTEROFILIA Hace 2 años

2023ko Nafarroako Kluben Ligan errekor nafar berriak lortu ziren

2023ko Nafarroako Kluben Ligan errekor nafar berriak lortu ziren

Ekainaren 24an, larunbata, Antsoaingo Idakiko instalazioetan egin zen 2023ko Nafarroako Kluben Ligako hirugarren jardunaldia; Nafarroako 5 halterofilia-klubetako 50 kirolari inguruk hartuko zuten parte.

Emakumezkoen lehiaketan, talde finalistak hauek izan ziren: Anaitasuna A lehen postuan, Runa A bigarrenean eta Queiron A hirugarrenean.

Gizonezkoen txapelketan, Anaitasuna A taldea izan zen irabazlea, eta Anaitasuna B eta Gazte Berriak taldeak bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Runa Ak 4. postuan amaitu zuen eta 5.a Queiron A taldearentzat izan zen.

Txapelketa honetan Nafarroako gizonezkoen errekor berriak ezarri ziren:

Javier Sernak (81k-ko kategoria), Anaitasuna klubako kidea, bere 17 urtez beherakoen Nafarroako Errekorrak hautsi ditu Arrankadan (78k) eta Guztirako Olinpikoa (168k).

Erick Chasco Guevarak (89k-ko kategoria), León klubako kidea, Bitaneko altxadako Nafarroako Senior Errekorra gainditzea lortu zuen (160k) eta Guztirako Olinpikoa (275k).

Zorionak guztiei eta mila esker parte hartzeagatik!

📸 Más imágenes